2018-19 ikasturtean euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a dela adierazi du Euskara Sailak. Ikasturtean ikastaroak gainditzen dituzten herritarrek matrikularen %75 jaso dezakete; gehienezko kopurua 350 eurokoa da. Ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, eta barnetegian ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen %70 arteko laguntza emango zaie. Eskatzaileak Erregistro Nagusian aurkeztu beharko du eskaera, eta gehienezko laguntza 1.400 eurokoa jasoko du.
Euskara Saileko laguntzen inguruko informazio guztia eskuragarri dute herritarrek, lotura honetan.