Udala Julio Urkixo etorbideko errepidea konpontzen ari da

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 5a, 16:01

Julio Urkixo etorbideko errepideko zuloak konpontzeko lanak hasi zituen atzo, asteazkena, Udalak. Izan ere, duela bi urte ur hodi bat hautsi zen errepide zati horretan, eta Udalaren arabera, orduz geroztik hainbat zulo sortu dira han. Obren ondorioz, etorbideko hainbat aparkaleku kendu egin ditu erakundeak, lanek iraun bitartean ibilgailuak handik igaro daitezen. Konponketa lanak bihar amaitzea aurreikusten du Udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide