Juan Ramon Aizpitarte Imuntzo Azkoitiko trikitilaria eta Eleuterio Jauregi Beloki Zaldibiko pandero-jotzailea ETB1eko Gure Kasa saioan izan ziren atzo, asteartea, eta urte hauetan guztietan beren musika ibilbide oparoan izandakoen berri eman zuten saioan. Besteak beste, Euskal Herriko plazetan bizitako hainbat bitxikeri eta une berezi kontutatu zituzten bertan. Sukaldean ere aritu ziren, eta zuzeneko bi kantu ere jo zituzten saioan zehar.
Lotura honetan ikus daiteke atzoko Gure Kasa saioa, osorik.