Esnearen Liga bihar elkartuko da Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 4a, 10:15

Edoskitzean interesa duen edonor joan daiteke saiora, 10:00etan.

Bihar, osteguna, Euskadiko Esnearen Ligak saioa egingo du Azkoitian. Kultur Etxeko hirugarren soilairuan bilduko dira 10:00etan.

Haur jaio berria edo hazitakoa duen gurasoentzat, haurdun dauden emakumeentzat edota amagandiko edoskitzean interesa duen edonori zabaldu diete bilerarako gonbidapena Euskadiko Esnearen Ligako kideek. Hurrengo saioa urriaren 10ean izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide