Herriko "monumentu multzoa" ezagutzeko bisita gidatua egingo dute igandean

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 3a, 10:13

Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruan, Gune Historikoa bisita gidatua eskainiko du Juan Bautista Mendizabalek. 12:00etan hasiko da doako saioa.

Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruan, Gune Historikoa bisita gidatua egingo dute datorren igandean, hilaren 8an. Herriko "monumentu multzoa" izendatutako eremua eta hango ondarea ezagutuko dute saioan parte hartzen dutenek, eta besteak beste, Idiakez eta Balda dorretxeetan, jauregietan, elizetan edota Amabirjinaren Jasokundeko Parrokian egingo dituzte geldialdiak. Antolatzaileen esanetan, XVI. mendean murgilduko dira hara joaten direnak.

Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak gidatuko du bisita gidatua, eta igandean, 12:00etan elkartuko da herritarrekin, parrokiaren aurrean. Doako saioa izango da, eta hara joateko ez da aurrez izena eman beharrik izango.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide