Lurraldebuseko autobus zerbitzuek neguko ordutegia izango dute astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 30a, 12:05

Azkoitia eta Donostia nahiz Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen lineako autobusek orduerdiroko maiztasuna berreskuratuko dute. 

Irailarekin batera berreskuratu dute neguko ordutegia Azkoitiari dagozkion Lurraldebuseko autobus zerbitzuek.

Horrenbestez, astelehenetik, irailaren 2tik, aurrera orduerdiroko maiztasuna izango dute Azkoitia eta Donostia nahiz Zumaia eta Zumarraga lotzen dituzten lineako autobusek, astegunetan. Era berean, Azkoitia-Zarautz (UK03), Beizama-Azpeitia (IK04) eta Zestoa-Ermua (UK05) ibilbideak egiten dituzten autobusei dagokienez, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.

Ordutegien inguruko xehetasun guztiak, hemen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide