Giro ederrean ospatu dituzte San Agustin jaiak Aizpurutxon

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 29a, 10:59

Ohiturari jarraituz, San Agustin jaiak ospatu dituzte Aizpurutxo auzoan, eta beste urte batez ez du hutsik egin bertso afariak. Atzo, asteazkena, adin guztietako hainbat lagun elkartu ziren Itziar jatetxean afariaz eta bertsoez gozatzeko. Iaz bezala, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak aritu ziren kantuan, trikitilariez lagunduta. Giro ederra nagusitu zen Aizpurutxon, eta aurtengoaz gozatuta, hurrengo urtera arte agurtu dituzte sanagustinak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide