Azkizura eta Aittola Zaharrera egun-pasa egin dute Azkoitiko jubilatuek

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 23a, 12:42

Azkoitiko jubilatuek egun-pasa izan zuten atzo, osteguna. 10:00 aldean elkartu ziren 80 bat lagun plazan, eta handik Getariako Azkizu auzora joan ziren hamaiketakoa egitera. Paseotxoa egin zuten sabelak bete ostean, eta handik Aittola Zaharrera joan ziren bazkaritara. Bazkalostean tertulian aritu ostean, 19:00etan itzuli ziren herrira.

(Argazkiak: Ibon Errazu Uria)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide