Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 8a, 13:33

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, abuztuak 8:

Atraskua: sandwich mistoa eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta pantumaka.

Etxe-aitz: entsaladilla errusiarra eta txistorra.

Latz: arrain pastela, arrautzaztatutako oilasko bularkia piparrekin eta udaberri tortilla.

Tta-kun: urdaiazpikoa txakarekin eta arrautzaztatutako oilasko bularkia bexamelarekin.

Zurt: urdaiazpikoa txakarekin eta oilasko hostopila tipularekin.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide