Azkoitiko Boleibol Txapelketaren bigarren edizioa izango da asteburuan herrian. Hain zuzen ere, larunbatean eta igandean jokatuko dute lehia Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko taldeek, Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan.
Abuztuaren 24an, zapatua, 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte norgehiagokak, eta igandean, berriz, arratsaldez izango da finala. Txapelketa bukatzean bi sari banatuko dituzte: lehen talde onenaren eta bigarren talde onenaren sariak. Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Boleibol taldeak antolatu dute txapelketa.