Andramaixek 2019

Azken txanpan dira andramaixek

Maxixatzen.eus

Kuadrillen eguna ari dira ospatzen gaur herrian, festetako azken egunean. Atletismo saioa eta herri bazkaria egin dituzte arratsaldera bitartean. Datozen orduetan, apar festa, elektrotxarangaren emanaldia, kontzertuak eta suzko zezena izango dira.

Andramaixek iritsi dira azken txanpara, baina oraindik izango da zer egin eta zer goza herrian. 11:00etan hasi da gaurko prestatutako egitaraua, Xeye atletismo taldeak Balda plazan eskaini duen atletismo saioarekin, eta jarraian egin duten XVIII. Andramaixetako Milia probarekin. 14:30ean, berriz, bazkaria egin dute mila lagun baino gehiagok plazan. Ohiko moduan paella prestatu dute hainbat boluntariok, eta herritarrek arroza jateko aukera izan dute. Kolore berezia hartu du plazak, gainera; izan ere, herritarrek kamiseta, alkandora nahiz bestelako koloredun osagarriak janzten dituzte soinean Kuadrillen egunean.

Hona hemen, datozen orduetako egitaraua:

17:30. Apar festa, Balda plazan.

18:00. Zutik elektrotxaranga, txosnagunean.

18:30. Zezen txikiak, Plazaberrin.

22:00. Lisker taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.

00:00. Suzko zezena, Herriko plazan.

00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.

01:00. Iruñerria Jamaica Clash, txosnagunean.

02:30. Bassetxe Sound Colective.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide