Andramaixek 2019

Musika eta dantzak izan dira protagonista San Roke eguneko goizean

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 16a, 16:01

Eguraldi bikainaren iritsi dira Andramaixek erdibidera. San Roke egunean ohikoa den gisan, 12:00 pasatxoan, udal ordezkariek aurreskua dantzatu dute plazan, Sahatsa dantza taldeko kideek eta Txalkor txistulari taldeko musikariek lagunduta. Herritar ugari joan da ekitaldira, eta horiek hainbat dantzaz gozatu ahal izan dute.

Dena den, ez da hori izan gaur goizeko ekitaldi bakarra; meza nagusia ere izan da, baita erraldoien eta buruhandien kalejira ere. Gainera, 13:00etan, Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute Kontzejupean. Ondoren, haurren eta gurasoen bazkaria egin dute hainbat lagunek Ikurrinaren plazan.

Arratsaldean ere izango da zer egin herrian. Hona hemen, datozen orduetako egitaraua:

16:30. Mus Txapelketa txosnagunean.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Diskopuntx ikuskizuna, adin guztientzat, eliz atarian.

18:00. Autogestioari buruzko eztabaida txosnagunean.

19:00. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, plaza dantzak, eliz atarian.

20:00. Afaria, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.

23:30. Modus Operandi taldearen kontzertua, Herriko plazan.

02:00. Gorputzak Mugitzera, txosnagunean.

Erlazionatuak

San Roke eguneko goiza, bideoan

Maxixatzen.eus 2019 abu 16 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide