Azken egunetan Azkoitiko hainbat etxebizitzatan lapurreta egin dutela eta, adi ibiltzeko eta bakoitzak norbere esku dituen neurriak hartzeko eskatu du Udaltzaingoak. Udaltzaingoak azaldu duenez, lapurreta egin duten etxebizitza batzuetako sarrerako ateetan marka edo arrasto jakin batzuk agertu dira. "Armiarma sarearen itxura dute markek, eta lapurrek bizilagunak etxean edo oporretan dauden jakiteko erabiltzen dituzte horiek; silikonazko hari mehe moduko bat izan ohi da", jakinarazi du Udaltzaingoak.
Bebarruetan halakorik ikusiz gero, Azkoitiko Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak, Udaltzaingoaren 943-85 71 71 telefono zenbakira edo Ertzaintzaren 943-08 37 80 telefono zenbakira deituta.