Gaueko autobus zerbitzuak jarriko dituzte Donostiako Aste Nagusirako

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 9a, 09:02

Bihartik abuztuaren 17ra, gauero autobusa aterako da Azkoititik Donostiara joateko 23:45ean, eta Donostiatik itzultzeko zerbitzu berezia egongo da 01:05ean.

La Guipuzcoana enpresak jakinarazi duenez, Aste Nagusiko egun horietan geltoki aldaketa ere izango da Donostian: 21:30etik aurrera, Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kaleko 50. zenbakiaren aurrera aldatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide