Zapatuan egingo dute txirrindularien Martitteko Igoera

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 8a, 09:50

Iazko igoerako parte hartzaile batzuk. (Urola Kostako Hitza)

11:00etan abiatuko dira txirrindulariak herriko plazatik Martirietara bidean. Izena egunean bertan eman behar da.

Etzi, zapatua, egingo dute aurtengo Martitteko Igoera. 11:00etan hasiko da Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatutako txirrindularitza proba herrikoia, herriko plazan. Helmuga, beti bezala, Martirietan izango dute txirrindulariek.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:00etatik 10:45era bitartean, plazan. Debalde da izen ematea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide