Parrokiako korua andramaixetako elizkizunak prestatzen ari da. Horrela, bi entsegu nagusi deitu ditu; gaur iluntzean egingo dute lehendabizikoa, eta datorren astelehenean, hilaren 12an, bigarrena.
Bi egunetan, 20:00etan hasita Miguel Maria Azpiazuren Pakea Lurrean meza entseatuko dute, Andra Mari eguneko meza nagusian kantatuko dutena; eta 20:30ean, berriz, hilaren 14an abestuko duten Salbea, Ignacio Busca Sagastizabalena.
"Abeslari denak joatea eta orduak errespetatzea" eskatu dute koruaren arduradunek, entsegu saioei begira.