Xabier Munibe ikastolako sarreran estalpea jartzen ari dira

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 6a, 11:10

Xabier Muniben eraikitzen ari diren estalpearen egitura. (Azkoitiko Udala)

Udalak jakinarazi duenez, langileek bukatzear dute egin beharrekoa. Lanek 80.000 euroko aurrekontua dute.

Xabier Munibe ikastolako sarreran estalpea egiteko lanetan ari dira egun hauetan. Udalak jakinarazi duenez, langileek bukatzear dute egin beharrekoa. Lanek 80.000 euroko aurrekontua dute.

Egurrezko egitura batek sostengatuta, polikarbonatozko panelak jarri dituzte estalpea eraikitzeko. 12x10 metroko neurria du babestutako guneak.

"Euria askotan izaten da hemen eta ikastolako erabiltzaileei sarrera-irteeretan erosotasun handiagoarekin ibiltzeko modua eskaintzea da estalpearen helburu nagusia", azaldu du udalak. Halaber, lanak ikastolan udako oporretan direla egin dituzte, "eragozpenik ez eragiteko".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide