Gune historiko monumentala eta parrokia ezagutzeko bisita gidatuak asteburuan

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 2a, 16:24

Azkoitiko Udalak antolaturiko bisita gidatuen eskaintzak jarraipena izango du asteburu honetan.

'Ezagutu Azkoitiko Altxorrak' egitarauaren baitan, eta Udaleko Ondar eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, gune historiko monumentala eta parrokia ezagutzeko aukera izango da.

Bihar, abuztuak 3, eguerdiko 12:00etan, parrokiatik abiatuta, bisita gidatua egingo da gune monumentala ezagutzeko eta etzi, igandean, parrokian bertan izango da bisita eguerdiko 12:00etan.

Azkoitiko altxorrak ezagutzeko antolaturiko bisita gidatu horiek doakoak dira eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Beraz, nahikoa izango da interes gunera gerturatzearekin.

Halaber, bihar, 11:00etan parrokia zabalduko da bisitatu nahi dutenentzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide