Andramaixek 2019

Aurkeztu dituzte andramaixetako pilota partida nagusian ariko diren pilotariak

Maxixatzen.eus 2019ko abuztuaren 2a

Iker Irribarria aurrelaria izango da partida nagusian ariko den pilotarietako bat.

Andra Mari egunean, abuztuak 15, pilota partidak izango dira Gurea pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Arratsaldeko partida nagusian jokatuko duten pilotarien izenak jakinarazi dituzte dagoeneko: Irribarria-Rezusta eta Olaizola II-Albisu. Pilota partida hori, gainera, Zarautz Hiria Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da.

Zarauzko pilotalekuan abuztuaren 16an jokatuko dute beste finalaurrekoa Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena II. bikoteek, eta hango garaileen aurka aritu beharko du finalean Iker Irribarria-Beñat Rezusta eta Aimar Olaizola-Jon Ander Albisu partidako irabazleak. Abuztuaren 18an, 17:00etan hasiko da finala Zarautzen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide