Andramaixek 2019

Asteazkenean irekiko da andramaixetako bazkarietarako izen ematea

Maxixatzen.eus

Asteazkenean zabalduko da andramaixetako festetan egiten diren bi bazkarietarako izen ematea. 

Abuztuaren 16an Ikurriñaren Plazan egiten den familia bazkarirako eta abuztuaren 18an Herriko Plazan egiten den kuadrilla bazkarirako izen ematea datorren asteazkenean, abuztuak 7, irekiko da. Bi bazkarietan izena emateko, gerturatu udaletxeko Kultura sailera edo deitu 943 857 170 telefono zenbakira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide