Azkoitiko Musika Bandaren orain arteko ibilbideagatik galdetu diegu Ane Plazaola eta Oihana Etxaniz bandako ordezkariei. Halaber, Xabier Alberdi Kupela erromeri talde ezaguneko trikitilariarekin izan gara, Kupelaren ibilbideaz eta agurraz galdetzeko. Bestalde, andramaixetako film laburrak azken urteetan izaten ari diren arrakastaz ohartuta, bertako hainbat parte hartzailerekin ere bildu da Maxixatzen.
Atal nagusi horiez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Jokin Sudupe Erniarraitzeko kideak 'Udako oporrak' gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, Kepa Alberdi kolaboratzaileak idatzitako herriko pasadizo zaharrak, iritzi artikuluak eta iritzi grafikoa, Komunitatien leixue, jolasak eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian.