Iker Amenabarrek (baxua), Mikel Iraetak (pianoa, syntheak), Iñigo Gonzálezek (gitarra), Gorka Alkaldek (gitarra), Josu Usobiagak (bateria) osatzen duten taldea. 2017ko udazkenean sortu zuten taldea, eta orduz geroztik, hainbat emanaldi eskaini dute kideek.
Ia urtebetez euren soinu eta melodiak landu eta egin ondoren, 2018ko udan lau abesti kaleratu zituzten: Ilhunbean esanak, Ilhunbean eginak, ErROnkari eta Aikor. Aikor-en bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarraren lanean inspiratua izan zen. Ron musika Post Rock instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da.