Herriko plaza eta Baldako kapera ezagutzeko bisita gidatuak asteburuan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 26a, 10:45

Balda dorretxea bisitatuko dute, besteak beste.

Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, astebururako bada proposamenik. 

Larunbatean, uztailak 27, Herriko plaza ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Besteak beste, udaletxea, azoka, jauregiak eta Azkoitiak pilotarekin duen lotura izango ditu hizpide bisita zuzenduko duen Juan Bautista Mendizabalek. 12:00etan izango da bisita, eta parte hartu nahi dutenek ordu horretarako Herriko plazara hurbildu beharko dute. 
Halaber, larunbat honetan, 11:00etan Parrokia irekiko da bisitarientzat.
Igandean, uztailaren 28an, berriz, Balda Dorretxeko San Inazioren kapera irekiko da 11:00etatik 13:00era eta 12:00etan, toki berean, bisita gidatua egingo da. 
Informazio gehiago:
Loiolako Turismo Bulegoa. i-loiola@urolaturismo.eus / 943 15 18 78
 
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide