Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 25a, 12:57

Atraskua tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 25:

Atraskua: urdaiazpiko iberikoa eta gilda.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: berenjena urdaiazpikoarekin eta antojo haragi kriolla.

Galipan: frijituak, antxoa ozpin-oliotan, txorizo egosia eta tortilla.

Latz: urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako tortilla, arrain pastela eta etxean egindako pizza.

Tta-kun: pantumaka eta urdaiazpiko gutizia.

Zurt: patata tortilla eta etxeko kroketa.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide