Ohiko udalbatzarra egingo da gaur

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 24a, 08:36

Gaur, asteazkena, Udal osoaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Besteak beste, hizpide izango dituzte udal langileen ordainsarien igoera eta kreditu aldaketak. Irakurri gai zerrenda osoa:

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2. Azkoitiko Hirigune Historikoko Plan Bereziaren 3. aldaketaren behin behineko onespena.

3. Ohiko batzorde informatiboen bilkuren maiztasuna aldatzea.

4. Udaleko aurrekontua gauzatzeko Udal Arauaren aldaketaren hasierako onespena.

5. 2019ko uztailaren 1etik aurrerako eraginarekin udal langileen ordainsarien igoera onestea.

6. 2019 ekitaldiko Azkoitiko Udaleko lanpostuen zerrenda eta plantillaren aldaketaren hasierako onespena.

7. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

8. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

9. Batzorde informatzaileetako lehendakari, idazkari eta kideen berri ematea.

10. Aurrekontuari buruzko informazioa.

11. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide