Uztaila Jolaseaneko neska-mutilek gozatzen jarraitzen dute

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 19a, 10:36

Uztaila Jolasean udaleku irekietako neska mutilak sukaldari lanetan eta pailazoaren sudur gorriaren bila aritu ziren atzo, osteguna.

Atzo, osteguna, HHko haurrak minitxef bihurtu ziren. Andereño Kizkurne kezkatuta joan zitzaien, gero bazkari bat zuela eta postrea falta zitzaiola esanez. Horregatik, autobus magikoak Elkarguneraino eraman zituen eta sukaldari trebeak izaten ikasi zuten. Lehenbizi bi taldetan banatu ziren. Talde bat sukaldera joan zeneta bertan, palmeratxoak egin zituzten. Beste taldea pistara joan zen eta hainbat jolas egin zituzten bertan: futbola, bonbazka… Ondoren, opilak jan zituzten, eta gero, lekuz aldatu ziren: sukaldekoak pistara eta pistakoak sukaldera.

LHkoak, aldiz, sudur gorriaren bila aritu ziren. Goizean elkartzean, pailazoak triste zeudela konturatu ziren. Sudur gorria falta zitzaien eta laguntza eskatu zieten sudur gorria aurkitzeko. Pisten bidez herrian zehar ibili ziren, herriko hainbat lekutan jolas ezberdinak egin zituzten. Azken pista batek liburutegi ondoko plazatxora eraman zuen taldea eta, azkenean, bertan topatu zuten sudur gorria. Pailazoak asko poztu ziren eta, horregatik, bi goxoki eman zizkieten eskerrak emateko.

Ikusi argazki guztiak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide