Nahi duen orok parte har dezake. Urtero bezala, lehiaketa egunean, Torrezuri erakustokian lanerako gaien zigilatzea egingo da 09:00etatik 10:00etara bitartean, eta margolanak Torrezurin utzi beharko dira 15:00ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa 19:30ean izango dira, toki berean. Urtez urte parte hartze handiagoa duen lehiaketak 1.800 euroko sari poltsa du; iaz 20 lan aurkeztu ziren.