Duatloi herrikoia arratsaldean, seigarren aldiz

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 19a, 09:07

Gaur, ostirala, VI. Azkoitiko Duatloi Herrikoia jokatuko dute. 18:30ean hasiko da proba, baina 17:00etatik aurrera jaso ahalko dira dortsalak; box-ak ere ordu berean irekiko dituzte.

18:30ean hasiko da lasterketa, baina 17:00etan irekiko dute dortsalak jasotzeko mahaia, eta ordu berean zabalduko da box gunea ere. Korrika 2,1 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek, eta bizikleta gainean bost kilometro egin ondoren, 700 metroko ibilbidea egingo dute proba amaitzeko. Plazaberritik abiatuta, Kale Nagusia eta Ibaiondo zeharkatuko dituzte, gero berriz Plazaberrira itzultzeko. Ibilbidearen aldaketa horiekin, «probaren nondik norako zehatzagoa ahalbidetzea» eta «parte hartzaileek zaleen gertutasuna sentitzea» nahi du antolakuntzak. Antolatzaileek azaldu dutenez, Elkargunean dutxatzeko aukera izango da, eta horretarako, harreran dortsala erakutsi beharko da. Sari banaketa eta zozketa 20:00etan egingo dute.

12:00etan itxi da arratsaldean Azkoitian jokatuko den VI. Duatloi Herrikoian izena emateko epea. Atzo, osteguna, 41 lagun zeuden izena emanda, eta bederatzi plaza besterik ez ziren gelditzen parte hartu ahal izateko; 34 gizon eta 7 emakumek eman dute izena orain arte. Azkoitiko parte hartzailek 29 dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide