20:00etan hasiko da bi abesbatzen kontzertua. Agertokira igotzen lehena Nuestra Señora de la Soledad abesbatza izango da. Aceuchal (Badajoz, Espainia) herriko abesbatza da bihar Azkoitian izango dena. Iaz, urrian, Iraurgi Abesbatza bera joan zen Badajozera kontzertua ematera, eta aurten alderantzizko elkartrukea egingo dute. Badajozko abesbatzaren ondoren, Iraurgi Abesbatza azkoitiarrak eskainiko du kontzertua, Santa Klaran.