HHkoak herritik ibili gara gaur. Andereño Kizkurneri bere muskerra galdu zitzaion eta oso triste etorri zen atzo udalekura. Horregatik, laguntza eskatu zuten haurrek bera aurkitzeko, eta horretarako, herriko leku ezberdinetan hainbat jolas egin zituzten: zapizka, txapetan, buztanen jolasa… Jolas guztiak egin ondoren, musika eskolako parkean elkartu ziren eta puzzle bat osatzean, muskertxoa aurkitu zuten! Andereño Kizkurnek ordainetan, goxoki gozo-gozoak oparitu zizkien neska-mutilei.
LHkoak, atzo, bi hartu eta bat azaldu eguna izan zuten; magoek beraien garrantzia izan zuten. Magia bidez sukaldera joan ziren, eta bertan, zirkuko ikuskizunen ondoren, indarberritzeko jaki goxo-goxoak prestatu zituzten: opilak eta madalenak. Lehenbizi, batzuk sukaldatu eta besteek jolas egin zuten, eta ondoren, aldatu egin ziren. Etxera eraman zituzten gero, bazkaltzeko.
Ikusi argazki guztiak.