Apustu etxeen atzean zer dagoen izango du hizpide gaur Igor Meltxorrek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 17a, 10:25

Igor Meltxor. (Argazkia: durangon.com)

Gaur, asteazkena, Igor Meltxorek apustu etxeen atzean zer dagoen azaltzeko hitzaldia emango du.

Reta etxeak apustu etxea zabaldu du Azkoitian, Julio Urkixo Etorbidean. Gisa horretako negozioen atzean zer dagoen azaldu asmoz, Igor Meltxorrek 19:00etan hitzaldia emango du gaur, asteazkena, Elkargunean. Meltxor kazetaria, idazlea, analista politikoa eta ikertzailea da, besteak beste, eta bere hitzaldia 19:00etan hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide