Bigarren txanda hasi dute Uztaila Jolasean udaleku irekietan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 16a, 08:26

Neska-mutilak, adi-adi. (Argazkia: Uztaila Jolasean)

Atzo, astelehena, bigarren txanda hasi zuten Uztaila Jolasean udaleku irekietan.

HHkoek Autobus Magikoa ezagutu zuten. Horretarako, lehenbizi bideotxo bat ikusi zuten, Andereño Kizkurne eta bere lagunak ezagutzeko. Ondoren, lagunak ezagutu zituzten. Opilekin energia berritu eta gero, jolas pilo bat egin zituzten: boloak, zaku karrerak, animalien karrerak… Azkenik, karaokean abesten eta dantzan aritu ziren. 

LHkoek zirkua ezagutu zuten, izan ere, bigarren txanda honetan zirkuko pertsonaia ezberdinak bihurtuko dira: trapezistak, pailazoak, mimoak, malabaristak, magoak, bala pertsonak… Pista jolas erraldoi baten bidez bakoitza zer ziren jakin zuten. Bigarren zatian, jolasak egin zituzten.

Ikusi argazki guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide