«Pentsio duinen alde» zioten karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin die, astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.