Mus txapelketarekin hasi dituzte Urrategiko festak

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 13a, 11:33

Atzo gauean hasi zituzten festak auzoan, mus txapelketarekin. 41 bikotek jokatu zituzten partidak, Manexek eta Julianek jantzi zituzten txapelak. Bihar egun osoko festa izango dute auzotarrek.

Urrategin murgildu dira dagoeneko festetan. Atzo, ostirala, mus txapelketarekin hasi zituzten jaiak, eta dozenaka lagun elkartu ziren hango elkartean. Guztira, 41 bikote lehiatu ziren txapelketaren hamalaugarren edizioan, eta Manex eta Julian izan ziren garaileak. Horien atzetik, Aitor eta Galo, Dani eta Gaztelu eta Markina eta Dioni bikoteak sailkatu ziren.

Gaurko atsedenaldiaren ostean, bihar, Azkoitiko zaindari den Urrategiko Ama Birjinaren egunean, jarraituko dute festek, eta honako egitarau hau izango dute bertaratzen direnek:

09:00etan, meza.
11:00etan, Meza Nagusia.
12:00etan, bertso saioa, Agin Laburu eta Iker Zubeldiarekin.
12:30ean, herri kirol saioa: Urrestillako Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu Guzta eta Urrategiko Txikia IV.a eta Goenatxo III.a.
13:30ean, trikiti saioa, Zabale eta Larrañagarekin.
16:30ean, Lopeneren abereak.
16:30ean, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
18:00etan, Etxabe, Koatei eta Txibilterko astoen arteko dema.
Ondoren, Zabale eta Larrañagaren trikitilariekin erromeria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide