Zurt tabernaren 13. urteurreneko festa, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 12a, 15:50

Zapatu honetan, uztailak 13, 13 urte beteko ditu Zurt tabernak, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Hona hemen Zurt tabernaren eskutik uztailaren 13ko egitaraua:

19:00etatik 20:00etara mokadutxoa eskainiko dute. Ondoren, 22:00ak bitartean, Azkaiter Pelox folk irlandarraren kontzertu emanaldia izango da tabernako terrazan, eta bitartean, garagardo irlandarra dastatzeko aukera egongo da. Segidan, Zapiain sagardotegiaren eskutik, txotxa eta sahieski parrilada eskainiko dituzte. Pintxoa eta sagardoa, biak batera, 2 euroan egongo dira salgai.

Eta, bukatzeko, 23:30etik aurrera, Jon Elorzaren musika emanaldia izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide