Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek Abaraxka aterpetxera (Altamira auzoa, 5) azaldu beharko dute uztailaren 20an, goizeko 11:00etan. Bertan elkartuko da taldea, eta handik Munoaundirako bidea oinez egingo dute bisitariek. Ordu erdi inguruko iraupena du ibilbideak, eta mendiko botak edo oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Horrez gain, baita jaka eta ura ere. Norbaitek ibiltzeko eragozpenik izango balu, ibilgailu bat jarriko da Munoaundira joateko.
Bisita euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Munoaundiko herri harresituari monumentu izendapena aitortu zion Eusko Jaurlaritzak. Sei hektareako gunea da eta 500 bat metro ditu harresiak.