Ostiralean itxiko da enpresetan euskara planak garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 12a, 09:36

Gaur, uztailak 12, itxiko da Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea.

Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da, eta Jaurlaritzak xede berarekin emandako diru laguntzaren osagarri izango da. Diru laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak dira, besteak beste, enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea eta euskara plana diru laguntza ematen den ekitaldian diseinatutakoa izatea, edo aurreko urteetan diseinatu arren, urte horretan garatzen aritzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide