Ulibarri-Ganboako urtegian izan dira Uztaila Jolasean udalekuetako kideak

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 11a, 09:14

Uztaila Jolaseaneko lehen txandako kideek irteera egin zuten atzo, asteazkena, Gasteizko Ulibarri-Ganboara, Landa bezala ezagunagoa den urtegira.

Urtero egin ohi duten moduan, Gasteizko Ulibarri-Ganboako urtegira joan ziren atzo, asteazkena, Uztaila Jolaseaneko lehen txandako kideak. Eguraldiak lagunduta «oso ondo» pasatu zuten. Autobusez egin zuten bidaia, eta «kontu-kontari eta abesten» joan zirela azaldu dute begiraleek. Autobusetik jaitsita, taldeka banatu ziren urtegiaren alboko zelaian.

Hamaiketakoa egin, gorputzean krema eman eta gerizpetik aterara uretara sartu ziren taldeka. Bainua hartu, lehortu eta itzalean jarri ziren berriro. Bazkaldu, digestioa egin eta jolasak egin zituzten segidan parkean, baloiarekin zein sokarekin. Beste bainu bat hartzeko tartea ere hartu zuten etxera itzuli aurretik.

 

Ikusi argazki guztiak

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide