Denetariko ekintzak egin zituzten atzo Uztaila Jolaseanen udalekuetan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 10a, 08:41

Uztaila Jolaseaneko neska-mutilek zientzia, artea, musika eta kultura ezagutu zituzten atzo, asteartea. Gaur, asteazkena, Landara joango dira eguraldi onak lagunduta.

HH3koak eta HH4koak zientziaren laukitxoan aritu ziren atzokoan. Egunaren hasieran bi zientzialari ero joan zitzaizkien eta koloreekin sekulako esperimentu harrigarria egin zuten. Ondoren, txikienen txanda iritsi zen. Taldeka hainbat esperimentu ikusgarri eta harrigarri egin zituzten eta gauza ugari ikasi zituzten.

HH5ekoak eta LH1koak artistak bihurtu ziren, eta horretarako margolarien eta musikarien lanbideak ezagutu zituzten. Hasteko, margoekin esperimentuak egin eta etxera eramateko kamiseta politak egin zituzten. Indarberritu ostean, musikarien paperean sartu ziren eta musikarekin erlazionatutako jolasak egin zituzten.

LH2koak eta LH6koak tsunamiari aurre ezin eginda dabiltzanez, atzokoan aterpean geratzea erabaki zuten. Horregatik, Chichen Itza barrutik ezagutu ahal izateko sarbidearen bila ibili ziren goiz osoan zehar. Bidea ongi aurkitu ahal izateko joko asko bat egin zituzten, eta azkenik, guztion lanari esker sarbidea aurkitzea lortu zuten.

Ikusi argazki guztiak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide