HH3ko eta HH4ko haurrek egun grisari kolore pixka bat emateko, taldeka tenperak sortu zituzten. Ondoren, indarrak hartzeko opilak jan eta egunarekin primeran amaitzeko hainbat jolas ezberdin egin zituzten. Amaieran, berriz, parkera joan ziren. HH5eko LH1ko neska-mutilek, berriz, sukaldariaren lanbidea ezagutu zuten. Batzuk, sukaldari txapel koloretsuak egin zituzten; besteek, bitartean, kolore desberdinetako irabiakiak egin zituzten.
LH2tik LH6ra arteko gaztetxoek, berriz, ezin izan zituzten ur jolasak egin, Brasilera bidean tsunami batekin aurkitu baitziren. Horregatik, miraria konkistatzeko pixkanaka indarrak hartzen eta gorputzak berotzen hasi ziren. Sormena martxan jarri, eta ondoren, hamaiketakoa jan zuten indarrak hartzeko. Goizarekin amaitzeko jolasak egin zituzten eta tsunamiak ezin izan zuen euren alaitasuna itzali.
Ikusi argazki guztiak.