Gaur hasiko da presoen aldeko pala txapelketa, Goiko Losan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 8a, 10:05

Goiko Losan jokatuko dituzte pala partidak.

Gaur, astelehena, hasiko da Zakela eta Dean tabernek antolatutako presoen aldeko pala txapelketa.

Urte batzuk geldirik egon ostean, gaur, uztailak 8, hasiko da Zakela eta Dean herriko plazako tabernek presoen alde antolatutako pala txapelketa. Hogei bikotek eman dute izena, eta bost bikoteko lau talde osatu dituzte. Aurten, gainera, lehen aldiz parte hartuko dute txapelketan emakumeek.

Multzoko aurkari guztien aurka jokatu beharko du bikote bakoitzak, lau partida guztira. Multzo bakoitzeko lehenak uztailaren 25ean jokatuko diren finalerdietarako sailkapena lortuko du; finala, berriz, uztailaren 26an jokatuko dute. Gaur hasiko dira, beraz, partidak Goiko Losan. Astelehenetik ostegunera bitartean, 18:30ean, 19:30ean, 21:30ean eta 22:30ean jokatuko dituzte partidak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide