Sanfermin giroa Azkoitira ekarri dute Uztaila Jolaseaneko haurrek

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 5a, 12:22

Uztaila Jolasean udaleku irekietako haurrek, sanfermin txiki eguna ospatu dute gaur, ostirala, Azkoitian. 12:00etan, irakurgai bat irakurri dute udaletxeko balkoian, eta ondoren hasi da festa.

Iruñan bihar piztuko du sanfermin jaiei hasiera emateko txupinazoa, baina Azkoitian egun bat aurreratu dute. Uztaila Jolasean udaleku irekietako gaztetxoak plazan bildu dira sanfermin txiki ospatzeko. Txupinazoa bota ondoren, Iruñean egin ohi dutena herrira ekarriz, zezenez jantzitako haurrak, korrikalarien atzetik abiatu dira Oteiza pilotalekuetaraino. Guraso eta senide ugari bertaratu dira txikienak ikustera. Musikak lagunduta giro polita sortu da herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide