Datorren astelehenean, uztailaren 8an, egingo da aldaketa eta egun horretatik aurrera, taxi zerbitzua nahi duenak parke estaliaren eta Elkarguneko tunelaren artean dagoen geltoki berrira joan beharko du. Garraio zerbitzuak «gune berean bateratzeko helburuarekin» egin du aldaketa Udalak. «Horrela, ondoan egongo dira autobus eta taxi geltokiak, herritarren erosotasunerako», azaldu dute Udaletik. Taxien orain arteko geltokia zama lanetarako, kargatzeko eta deskargatzeko, eta autoak aparkartzeko egokituko da.