Urarekin lotutako ekintzak Uztaila Jolaseanen laugarren egunean

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 5a, 08:57

Urarekin lotutako ekintzak egin zituzten laugarren egunean. (Argazkia: Uztaila Jolasean)

Uztaila Jolasean udaleku irekietako lagunek laugarren eguna egin zuten atzo, osteguna. Gaur, ostirala, egingo dute lehen astea udalekuetan, eta, 12:00etan, sanfermin txiki ospatuko du txupinazoarekin eta entzierroarekin.

HH3koak HH4koak igerilekuetara joan ziren atzo, osteguna. Eguraldiak asko lagunduta, uretara sartu ziren. Freskatu zirenean, hamaiketakoa jan zuten, eta denbora alde zutenez, beste bainutxo bat hartzeko aukera izan zuten.

HH5 eta LH1koek, berriz, suhiltzaileen bisita jaso zuten egunarekin hasteko. Hasieran, suhiltzaileek urarekin esperimentuak nola egin irakatsi zieten, eta partaide bakoitzak bere koloretako sumenditxoa egin zuen. Indarberritu ostean, ur jolasak egin zituzten eta freso fresko aritu ziren jolasean. Amaieran, ur gerra erraldoia egin zuten.

LH2koak LH6koak ere igerilekuetara joan ziren. Iritsi zirenean, bainatu egin ziren, eta ondoren, guztiak jolasean hasi ziren: batzuk futbolean, besteak kartetan… Hori guztia bukatutakoan, gastatutako energia berreskuratzeko hamaiketakoa egin zuten. Gero, berriz sartu ziren uretara.

Ikusi argazki guztiak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide