So Saito elkarrizketatu dute ETB1eko 'Karabana' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 5a, 09:10

So Saito, 'Karabana' saioan.

So Saito Azkoitiko bizilagun japoniarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Karabana' saioan. Euskal Herriko eta Japoniako jakien alderaketa egiteaz gain, bere bizimoduari buruz ere hitz egin du Saitok saioan.

Sukalde ibiltarian platerak prestatzen ari dira herriz herri Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak 'Karabana' saioan. So Saito Azkoitiko bizilagun japoniarra Mungian (Bizkaia) izan da. Saito duela lau urte etorri zen Euskal Herrira eta AEKn hasi zen euskara ikasten; orain euskaraz bizi da Azkoitian. Japoniako gastronomiaren eta Euskal Herrikoaren ezberdintasunak azaldu ditu, besteak beste. Saioan prestatutako sushia ere probatu du. Halere, Euskal Herriko «txuleta lodia» gustuko duela aitortu du, «samur samur eginda».

Ikusi So Saitori 'Karabana' saioan egindako elkarrizketa.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide