Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko uztailaren 4a

Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 4:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: oilasko hegalak eta atuna mahonesarekin.

Galipan: antxoa urdaiazpikoarekin, lasagna eta era askotariko frijituak.

Latz: urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren nahaskia, bakailaoaren piper betea eta arrain pastela.

Tta-kun: sanjakoboa eta antxoilaren, piperren eta arrautza egosiaren pintxoa.

Zurt: patata tortilla eta txorizo egosia.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide