Iraurgi Abesbatza, Italiako 'Verona Garda Estate' abesbatza jaialdian

Maxixatzen.eus 2019ko uztailaren 4a

Iraurgi Abesbatza.

Azkoitiko Iraurgi Abesbatza Italiako 'Verona Garda Estate' abesbatza jaialdian parte hartzen ari da atzoz geroztik.

Nazioarteko beste hainbat abesbatzarekin batera, Iraurgi Abesbatza Italian da, 'Verona Garda Estate' koru jaialdian parte hartzeko. Atzo, asteazkena, eman zuen lehen kontzertua Porto di Legnago elizan. Gaur, bihar eta etzi ere emango dituzte kontzertuak. Colognola ai Colli, Castiglione delle Stiviere eta Montichiari elizan emango dituzte datozen kontzertuak, 21:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide