HH3 eta LH6 bitarteko ehunka neska-mutilek hartuko dute parte entzierroan, zuri-gorriz jantzita. 12:00etan, udaletxeko balkoitik botako dute txupinazoa, eta segituan Kontzejupetik zezenak irtengo dira entzierroa egiteko. Oteiza pilotalekuetaraino joango dira, eta handik gero berriz itzuliko dira plazara, festarekin jarraitzeko.
Bestalde, atzo, uztailak 3, mahai jolasetan gozatu zuten gaztetxoek. Ikusi argazkiak.