Maxixatzenen praktikak egin nahi?

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 3a, 18:00

Kazetaritza, Komunikazioa edo Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleek edo ikasketak amaituta dituztenek izango dute Maxixatzenen praktikak egiteko aukera.

Praktikak abuztu osoan egiteko izango dira, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Eginkizun nagusia Maxixatzen.eus webgunea elikatzea izango da. Praktikaldiak ordainsaria izango du.

Curriculuma uztailaren 19a baino lehen bidali beharko dute interesatuek, erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide