Olor taldeak Zerua urez bere lehen diskoa aurkeztuko du. Melodia eta zarata uztartuko dituzte, 80. hamarkadako Synth popa eta oihartzun industrialak. Haragia eta metala. Distira eta herdoila. Muturreko nahasketa horretatik sortzen da bere proposamen eszenikoaren energia bakana. Zuzeneko bideo proiekzioekin osatzen du Olor taldeak bere alderdi bisuala.
Jai Tiruriru, berriz, proiektu mutante eta irekia da, lekuaren eta momentuaren arabera moldatzen dena. Musika margotzen du, airean soinu ilunak dantzatzen dituen bitartean. Erritmo hipnotikoak eta entzuleak bertan murgiltzera deituko dituen soinu testurak sortzen ditu.
Azkenik, Herdoile taldeak musika sesio bat eskainiko du Matadeixen. Jatorri anitzeko punk zikin eta zaratatsuarekin girotuko du gaua.